Andoni Luis Aduriz eta Bixente Arrieta sukaldarien gidaritzapeko gure proiektuak askotariko proposamenak hartzen ditu barne. Mugaritz jatetxea goi sukaldaritzaren gailurrera eraman du Andonik. Urte asko eman ditu lanean eta nazioarteko kritikarien onespena jaso du, bere ibilbide bikain eta zeharo pertsonalari esker. Bestalde, Bixente Arrietak hainbat ideia berritzaile eta berezi sortu ditu, besteak beste, Kursaal Jauregiko Ni neu eta Bodegón Alejandro jatetxeak, Donostian, edo Nerua jatetxea, testuinguru internazionalean garrantzi handiko chef, Josean Martínez Alijak gidatua, hain zuzen ere.